XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1. Paisajea aztertzen
- Begira ondorengo paisajeari une batez.
Gero, estali liburu batez edo orri batez.
Prestatu koadro berdina koadernoan, eta marraztu gogoratzen duzuna.
- Deskribatu hitzez zure koadernoan.
- Konparatu ikaskide batzuen marrazkiak eta deskribapenak, marrazkien eta idatzitako testuen artean dauden aldeei erreparatuz.
Ekarri leku desberdinen kolorezko argazkiak ikasgelara.
Talde bakoitzak paisaje-bilduma bat egingo du ekarritakoekin.
Paisaje ondo moztu ondoren, itsatsi kartulinetan eta idatzi ondoko datuok: zer leku irudikatzen duen, non lortu duzuen, zein egunetan egina den argazkia, eta lortu duenaren izena.
Paisaje batzuk bildu eta fitxak egin ondoren, artxibatu karpeta batean.
- Taldean, sailkatu zuen paisajeak, honela taldekatuz:
- Paisaje naturalak
- Nekazaritzako paisajeak
- Paisaje urbanoak
Aurrez, eta hiztegiaren laguntzaz, definitu talde bakoitza koadernoan.